Euskadiko Incorpora programak hamargarren urteurrena ospatu du, denbora horretan 5.667 lanpostu sortzeko erraztasunak eman ondoren
Actualidad
Conoce las últimas noticias de Incorpora en tu territorio y la información más relevante de cada comunidad.
Euskadiko Incorpora programak hamargarren urteurrena ospatu du, denbora horretan 5.667 lanpostu sortzeko erraztasunak eman ondoren
Incorpora Aintzatespen Sarien banaketa-ekitaldiko saridunak, programak Euskadin izan duen hamar urteko ibilbidearen ospakizunean
Maiatzaren 31n, Bilboko Guggenheim Museo ospetsuan, Euskadiko Incorpora programaren hamargarren urteurrena ospatu zen. Urteurren-ospakizun hartan, gainera, aitortza jaso zuten zenbait enpresak, elkartek eta erakundek beren konpromisoagatik, egoera ahulean dauden taldeen laneratzea bultzatu baitute azken 10 urteotan.
Incorpora Aintzatespen Sarien banaketan, honako kide hauek izan ziren: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, CaixaBankek EAEn eta Kantabrian duen lurralde-zuzendari Juan Pedro Badiola eta ”la Caixa” Banku Fundazioaren Gizarte Arloko zuzendari korporatibo Marc Simón. Haiek banatu zituzten sariak.
Incorpora Aintzatespena, programari atxikitako enpresentzat
Euskadiko Incorpora programaren lorpenak ezinezkoak izango ziren azken hamar urteotan 2.118 enpresek beren konpromisoa erakutsi izan ez balute eta gizarte-erantzukizuneko proiektu horretan parte hartu izan ez balute. Beraz, ekitaldi horretan Incorpora Aintzatespen Sariak banatu ziren, honako kategoria hauetan:
- Gasteizko Aldeca galdara-lantegiei (Araba) aintzatespena, programarekin lotutako enpresa dekano gisa
- Clymagrup Bilboko garbiketako eta mantentze-lanetako enpresari aintzatespena, azken hamar urteetan gizarteratze-kopuru handia lortzeagatik
- STEF Iberia Espainiako produktu hoztuen eta izoztuen garraiorako enpresari eta haren logistikari aintzatespena, Incorpora programaren erabiltzaileen enplegagarritasuna hobetzera bereziki dedikatutako enpresa gisa
- V&J Manualidades-eko kide Naroa Verderi aintzatespena, Incorpora ekintzaile gisa
- Iruña Okako udalari aintzatespena, Incorpora programari eskaini dion lankidetza bereziagatik
Euskadiko Incorpora: 10 urte laneratzea bultzatzen
Azken hamarkadan, Euskadiko Incorporak gizartetik baztertzeko arriskuan dauden 5.667 laguni lagundu die laneratzen, Incorpora programak lurralde horretan atxikita dauzkan 14 erakundeetako 23 teknikarien inplikazioaren bidez eta ekimen honetan konfiantza jarri duten 2.118 enpresa kolaboratzaileen konpromisoari esker. “Egoera ahulean dauden taldeak erabat gizarteratzen laguntzea da gure konpromisoa, eta seguru gaude lana ezinbesteko tresna dela horretarako”, azpimarratu du Marc Simónek.


