Incorpora eta Reincorpora programen erabiltzaile batzuek Martín Fiz Maratoia antolatzen parte hartu dute, Gasteizen
Actualidad
Conoce las últimas noticias de Incorpora en tu territorio y la información más relevante de cada comunidad.
Incorpora eta Reincorpora programen erabiltzaile batzuek Martín Fiz Maratoia antolatzen parte hartu dute, Gasteizen
SIDÁLAVA elkarteko kideak, XV. Martín Fiz Maratoiaren antolakuntza-lanetan, Gasteizen
Maiatzaren 14an, Incorpora eta Reincorpora programaren erabiltzaile batzuek, zeinak SIDÁLAVA Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeko kide baitira, Martín Fiz Maratoia antolatzen parte hartu zuten, Gasteizen. Beste boluntario batzuekin batera, irteerako gunea muntatzen lagundu zuten. Hantxe eman zitzaien hasiera bai maratoiari, bai patinetako lasterketari.
Irteera-perimetroko hesiak eta publizitate-biniloak eta -arkuak jartzeaz gain, SIDÁLAVAko boluntarioek informazioa eta laguntza eman zieten maratoi honen XV. edizioan parte hartu zuten lasterketari eta patinatzaileei.
Nahiz eta zenbait faktorek —Alavésen partida egun horretan jokatzeak, adibidez— arriskuan jarri maratoia, azkenean, gorabeherarik gabe egin zen jarduera, eta bai antolatzaileak, bai erabiltzaileak, oso gustura geratu ziren egindako lanarekin.
Gizarteratzea eta laneratzea sustatzen dituen lankidetza
SIDÁLAVAren eta Maratlón kirol- eta kultura-elkartearen arteko lankidetza-hitzarmen batek sustatu du Incorpora eta Reincorpora programen erabiltzaileek kirol-jarduera horretan parte hartzea.
Lehendik ere arituak ziren elkarlanean bi erakunde horiek, bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen laneratzea bultzatzeko horrelako jardueren bidez. Hain zuzen, kirol-jarduera horri esker, 4 lan-kontratu egin dira.
SIDÁLAVA, egoera ahulean dauden taldeen laneratzearekin bat
1987az geroztik, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak —Incorpora programari atxikia— GIB infekzioari buruzko informazioa ematen eta kontzientziatzen lan egiten du, ihesa kutsatzea prebenitzeko eta talde honen eta bazterketa jasateko arriskuan dauden beste talde batzuen eskubideak aldarrikatzeko, eta helburutzat du kontratazioetan lehentasuna ematea gizartean desabantaila-egoeran dagoen edozein pertsonari.


