Ekoizanek lau pertsona lan-munduan txertatzea sustatu du Incorpora programaren bidez

Ekoizanek lau pertsona lan-munduan txertatzea sustatu du Incorpora programaren bidez

Julia Sanchez Ekoizanen arduraduna enpresako lau langileekin batera, horietatik bi Incorpora programako Peñascal Kooperatiba erakundetik datozenak.

“Duela urte batzuk izan genuen Incorpora programaren berri, Ekoizan martxan hasi zenean hain zuzen ere, aurkezpen batean. Momentu horretan, prozesuko langile kontratazio eta ahokularitzarekin lotutako aukeren berri izan genuen”. Julia Sánchezek, Ekoizaneko arduradunak, Peñascal Kooperatiba erakundearekin egindako elkarlana azaldu digu. Horren helburu nagusia gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta lan-munduan txertatzea da.

Gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea: elkartasun helburua

Ekoizan enpresak kolektibo kalteberei zuzendutako lan aukerak sortzen ditu haren produktu fresko eta elikagai osasuntsuen denden bidez. Bertan, haien menu, tuper eta produktu ekologiko propioak erosi eta kontsumitu daitezke. Gizarteratze enpresa horren elkarlana Incorpora Peñascal Kooperatiba erakundearekin 2020an hasi zen. “Ordutik, erlazioa estua eta adeitsua da”, dio Juliak.

COVID-19ak ez zuen sinergiak sortzeko gogoa itzali, eta lanean jarraitu zuten gizarte bazterketa arriskuan dauden kolektiboen aldeko helburuak betetzeko. Ekoizanen arduradunak dio elkarlan prozesua telefono bidez izan zela gehiago eta gutxiago aurrez aurre, osasun gomendioak kontuan hartuz, bilerak bideokonferentzia bidez eginez.

Elkarlanaren emaitza? Incorpora programaren lau erabiltzaile gizarteratzea eta lan-munduan txertatzea

“Incorpora programaren laguntzari esker, Ekoizanen filosofiarekin eta bilatzen ari garen profilarekin bat datorren langileak lortu ditzakegu denda berrietan lan egin dezaten”, dio Juliak. Gainera, enpresa gisa haien helburua gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta lan-munduan txertatzea erraztea dela baieztatu digu, eta, horretarako, “la Caixa” Fundazioaren Incorpora programa “ezinbesteko aliatua” dela.

Enpresaren arduradunak dioenez, “hautagaien profila zehazten laguntzen digute, hautapen bat egiten dute aldez aurretik eta profilarekin bat datozen pertsonak aurkezten dizkigute. Ondoren, prozesu guztiaren jarraipena egiten dute”.

Elkarlanean hasi zirenetik, Ekoizanek Incorpora programako lau pertsona kontratatu ditu taldeko hainbat dendatan laguntzeko. Juliari esperientzia honen balorazioa eskatu diogu eta ez du zalantzarik izan erantzuteko orduan: “Oso positiboa, horri esker gure eginkizuna betetzen dugulako. Peñascal Kooperatiba erakundeak gizarte egoera makalean dauden eta lanerako prestakuntza duten pertsonak bilatzeko orduan laguntzen digu.

Julia buru duen enpresaren langileentzat eta Ekoizanentzat enpresa gisa, Incorpora programaren esperientzia oso gogobetekoa da: “Oso pozik gaude eta Incorporaren laguntza izaten jarraitu nahi dugu”. Era berean, Juliak dio argi duela lan-munduan txertatzeko programa hori erantzukizun sozial korporatiboa duten beste enpresa edo ekintzaile batzuei gomendatuko lieketela: “Benetan laguntzen diguten profesionalak dituzte, gure enpresa proiektua ulertzen dute eta hasieratik bukaerara arte konprometitzen dira”.

Compartir:

linkedin