Gipuzkoako Gurutze Gorriak Incorpora programaren berri eman du hiriko V. Solidaritate Foroan
Actualidad
Conoce las últimas noticias de Incorpora en tu territorio y la información más relevante de cada comunidad.
Gipuzkoako Gurutze Gorriak Incorpora programaren berri eman du hiriko V. Solidaritate Foroan
Ángela Pino eta Dolores Oteilo Gurutze Gorriko teknikariek Incorpora programaren eta beste zenbait ekimen sozialen berri eman dute Gipuzkoa Solidarioa sarearen Foroko stand batean. Bi teknikarion helburua izan da bertaratuei azaltzea zeinen garrantzitsua den halako proiektuak sustatzea baztertuak geratzeko arriskuan dauden kolektiboei lan-munduan sartzen laguntzeko (hala nola langabezian aspalditik dauden pertsonei, trebakuntzarik gabeko gazteei edo desgaitasunen bat duten pertsonei).
Honela azaldu digu Sagrariok, zeinak Foroan parte hartu baitu: "Inoiz ikusia nuen telebistan "la Caixa"k gizatalderik ahulenei laguntzen ziela, baina ez nekien nola egiten zuen hori zehazki. Ez nuen Incorpora programaren berri, eta, hemen azaldutakoa kontuan hartuz, uste dut garrantzitsua eta oso beharrezkoa dela egiten duen lana.
" Foroa urriaren 22an egin zen Kutxa Kulturen, eta Gipuzkoa Solidarioa sarea osatzen duten 134 erakundek parte hartu zuten. Forora egiten den bisita ere Incorpora programak sustatzen du, beraren ekintzen berri emateko eta erakunde, elkarte eta pertsona gehiagoren parte-hartzea sustatzeko.
2015ean, 819 lagun 390 enpresa kontratatzailetan lan-munduratzea lortu zuen Incorpora programak Euskal Autonomia Erkidegoan.


